Atzo hasi zen Huelban jokatzen ari den 2026ko Junior Kluben Espainiako Txapelketa. Bai Lointek Gernika (neskak) bai Fundacion Bilbao Basket Fundazioa (mutilak) E multzoan daude, non bakarrik lehen sailkatuak hurrengo faserako txartela lortzen duen. Lehen jardunaldian, garaipen bikoizta gure taldeentzat.
NESKEN JUNIOR: CD LA SALLE MELILLA 39 – LOINTEK GERNIKA 99
Arazorik gabeko estreinaldia talde bizkaitarrarentzat Espainiako Txapelketan. Gernikarrek garaipen zabala eta erosoa lortu zuten, multzko lidergoa hartzeko (bakarrik lehen postua arituko da hurrengo fasean. Bizkaitarrek partida erabakita utzi zuten atsedenaldia (23-60).
Fundación Prode Cordobasket izango da Lointek Gernikaren aurkaria, gaur 13:30etan. Andaluziarrek Gran Canaria irabazi zioten, 72-69ko emaitzarekin
JUNIOR MASCULINO: QUALITYSPORT MOVIALSA CRIPTANA 61 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 89
Euskadiko txapeldunordeak garaipen batekin hasi zuen Espainiako txapelketa, lehen zatiko azken minutu handiei esker: 25-30retik 29-43ra pasatu zen.
Mantxako taldeak ez zuen amore eman eta 47-58ko emaitza jarri zuen hirugarren laurdenean, baina bizkaitarrek epaia emain zioten partidari 2-11ko partzialarekin (47-69).
Gaur, 15:30etan, bilbotarrek Costa Teguise Lanzaroteren aurka jokatuko dute (50-76, Iveco CBC Valladolid).












