Begoñazpi Ikastolak antolatuta eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren, Bizkaiabasket Fundazioaren, Bilbao Basket, Bilbao Basket Fundazioaren eta Gernika KESBen laguntzarekin, urtarrilaren 3an euskararen aldeko saskibaloi txapelketaz gozatzeko aukera izango dozue Begoñazpi Ikastolan.
Euskara izango da txapelketaren oinarria, eta helburu nagusia, gabonetako egun bat euskal giro batean pasatzeko aukera eskaintzea da, ikastola ezberdinetako ikasleek gustokoen daben kirola praktikatzen daben heinean. Saskibaloia, musika, ekintza bereziak… euskaraz.
Guztira, 7 ikastola ezberdinetako hainbat talde elkarren aurka lehiatuko dira. Bilboko (Artxandape, Begoñazpi eta Urretxindorra), Leioako (Betiko), Loiuko (Lauro), Mungiako (Larramendi), eta Getxoko (San Nikolas) ikastoletako saskibaloi taldeek saskibaloiaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dabe. Guztira 29 talde, 34 partidu eta 300 jokalari/gertalari inguru izango dira torneo honen hirugarren edizioan.
Txapelketa goizeko 9:30etan hasiko da, Begoñazpi ikastolako polikiroldegian, ikastola guztiei harrera eginez. Bertan txapelketaren nondik norakoak azalduko dira. Aurre-mini eta miniko partiduak goizez izango dira, 10:00etatik 13:30etara. 14:00etan kanasta txikietan jolasten daben taldeen sari banaketa egingo da, Begoñazpi Ikastolako zuzendaria bertan egongo delarik. Arratsaldean, mini 03 eta saski handiko taldeen txanda iritsiko da. Bigarren sari banaketa, arratsaldeko 19:00etan izango da, eta horren ondoren, emakumezkoen Haur kategoriako Begoñazpi-Artxandape neurketa jokatuko da jai egunari amaiera emoteko.
ORDUTEGIA
9:30 Harrera
10:00-13:30 Eskola, aurre-mini eta mini 04 txapelketak
14:00 Sari banaketa
15:30-19:00 Mini 03 eta Haur kategoriaren aurrekoa neskak
19:00 Sari banaketa
19:30 Haur kategoria 01 neskak