Eskola Laguntzaile izan nahi duzu? Premini mailatik Infantil mailara bitarteko txikiei jokoaren arauak ezagutzen lagundu nahi diezu? Saskibaloiaz arbitrajearen aldetik gozatu nahi duzu? Erantzunak BAI badira eta, gainera, materiala eta prestakuntza jaso nahi badituzu eta arbitraje horiek ordainduak izan daitezen nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta eman izena Eskola Laguntzaile gisa. Ostiral honetan, irailaren 25ean, 14:00etan amaituko da izena emateko epea. Epez kanpo ez da inolako izen-ematerik onartuko, minutu bakar bat ere igarota.
Gogoratu izena emateko prozesua egin behar dutela bai Programan berriak direnek, bai aurretik Eskola Laguntzaile gisa aritu direnek eta berritu nahi dutenek.
Informazio guztia ondorengo albistean.: https://bizkaiabasket.com/es/abierto-el-plazo-de-inscripcion-para-eskola-laguntzailea-2026-27/
ESKOLA LAGUNTZAILEA 26/27 IZENA EMATEKO FORMULARIOA — SAKATU HEMEN











