Datorren igandean, urriaren 4an, Berangoko Hontzuriak taldeak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioarekin eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean, adimen-desgaitasuna duten kirolarientzako Topaketa berri bat antolatuko du. Hitzordua Berangoko pilotalekuan izango da, eta jarduera 11:00etan hasiko da.
Jardunaldia irekia izango da jokalari, familia, elkarte, erakunde eta egokitutako saskibaloia ezagutu eta gozatu nahi duten pertsona guztientzat. Goizeko 11:00etatik 12:30era, Berangoko pilotalekura hurbiltzen diren guztientzako egokitutako saskibaloi entrenamendua egingo da. Ondoren, Tabirakoren aurkako lagunarteko partida jokatuko da, eta parte-hartzaileek hamaiketakoa izango
Topaketa aukera paregabea izango da, halaber, Berangoko Hontzuriaken saskibaloi egokituko talde berria aurkezteko eta ezagutarazteko. Taldeak 2026/27 denboraldian Bizkaiko BBK Saskibaloi Egokituko Ligan parte hartzea du helburu.
Berangoko Hontzuriak taldeak kirol-espazio inklusibo, egonkor eta komunitario bat sortzeko lanean dihardu bere herrian. Bertan, gaitasun desberdinak dituzten pertsonek saskibaloiaz gozatzeko, kirola egiteko, esperientziak partekatzeko eta, nahi izanez gero, lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute.
📅 Urriak 4, igandea
⏰ 11:00–12:30
📍 Berangoko Frontoia
📞 635 732 488 (izena emateko)












