X. Haurren Lurraldearteko Txapelketa, Bizkaia, Kantabria eta Errioxako selekzioekin, Ortuellan

Datorren urriaren 18an, Bizkaiko Infantil mailako selekzioek Euskadiko eta Nafarroako Txapelketari begirako proba bakarra izango dute. Txapelketa urriaren 31n eta azaroaren 1ean jokatuko da Villafrancan (Nafarroa). Iker Abaden neskek eta Asier Gonzálezen mutilek bi partida jokatuko dituzte: 10:00etan Kantabriaren aurka eta 16:00etan Errioxaren aurka. Kantabriako eta Errioxako selekzioak Espainiako Autonomia Erkidegoetako Selekzioen Txapelketa prestatzen ari dira.

Txapelketaren ordutegiak:

  • 10etan: Bizkaia – Cantabria
  • 13etan: Cantabria – La Rioja
  • 16etan: Bizkaia – La Rioja

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak