Datorren igandean, azaroaren 8an, Bizkaiko Mini aurreselekzioak martxan jarriko dira. Txikienek entrenamendu saioa egingo dute, prestakuntzan aurrera egiten jarraitzeko, eta, gainera, abenduaren 26an eta 27an Loiuko Urdaneta ikastetxean jokatuko den Euskadi eta Nafarroako Txapelketan parte hartzeko helburuarekin.
Topaketetan eta ekaineko entrenamenduetan egindako lanaren ondoren, Bizkaiko hautatzaileek jokalariak ikusten jarraitu dute, zerrendak zehazten joateko. Jarraian, ordutegiak eta deialdien zerrendak zehazten ditugu.
Jokalariek kamiseta zuri bat eta koloreko beste bat, ur-botila eta garbitasunerako beharrezko materiala ekarri beharko dituzte.
Aurreikusitako hurrengo datak, astero baieztatuko direnak:
- Azaroaren 15a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Azaroaren 22a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Azaroaren 29a, igandea (lagunarteko partida Laredon)
- Abenduaren 6a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 8a, asteartea (lagunarteko partida Mirandan)
- Abenduaren 13a, igandea
- Abenduaren 20a, igandea
- Abenduaren 22a, asteartea
- Abenduaren 23a, asteazkena












