Azaroaren 15ean, igande honetan, Bizkaiko Mini selekzioen bigarren lan-saioa egingo da. Taldeak nahiko egonkor mantentzen dira, eta entrenamendu-ordutegiak eta kantxak ere errepikatu egingo dira. Hala ere, beti komeni da deialdiak berrikustea. Jarraian, ordutegiak eta deialdien zerrendak zehaztuko ditugu.
Jokalariek kamiseta zuri bat eta koloretako beste bat, ur-botila eta norberaren garbitasunerako beharrezko materiala ekarri beharko dituzte.
Aurreikusitako hurrengo datak, astero baieztatuko direnak:
- Azaroaren 15a, igandea (entrenamendua Ortuellan)
- Azaroaren 22a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Azaroaren 29a, igandea (lagunarteko partida Laredon)
- Abenduaren 6a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 8a, asteartea (lagunarteko partida Logroñon)
- Abenduaren 13a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 20a, igandea (entrenamendua Lemoan)
- Abenduaren 22a, asteartea (entrenamendua Urdanetan)
- Abenduaren 23a, asteazkena (entrenamendua Urdanetan)












