Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak ‘Terrenos solidarios’ delako saria jaso zuen ‘Balones para Benín’ kanpaina sozialean inplikatutako lanari esker. Horretaz eta duela bi asteko ostiralean Iberdrola dorreko jatetxean ospatutako afari solidarioaz mintzatu gara gaurkoan Angel Gilekin, Fundazioaren idazkari nagusia, alegia. Gogora dezagun, halaber, ekitaldian bertan ere kirolaren historiako sei entrenatzailerik deigarrienak izan zirela. Haiek izan dira aurtengo protagonistak Saski Sarietako V. edizioan, hain zuzen. Gainera, udaberri aldera Federazioak beteko duen 75. urteurrena aprobetxatuz, haren historia laburbiltzen duen liburu bat kaleratuko du, aurreko eta egungo garaietako protagonista nagusien argazki eta istorioak pilatuz.
Erderazko bertsioan daukazue elkarrziketa osoa, sartu hona.