Lizentziak izapidetzeko salbuespenezko epea irekitzea (martxoak 10-15)
- Epea: 2021eko martxoaren 10etik 15era, biak barne (beti bezala, lizentziak izapidetzeko, Erregelamendu Orokorrean jasotakoa hartuko da kontuan).
- Euskal Saskibaloi Federazioaren Lehiaketa Oinarrietan ezarritakoaren arabera, jokalarien lizentziei alta emateko data joan den otsailaren 26an amaitu zen. Jokalarien lurralde-federazioek otsailaren 26tik aurrera izapidetzen dituzten lizentziak ezin izango dira Euskadiko Saskibaloi Federazioaren lehiaketetan sartu.
Beraz, lizentzia epe irekian (martxoaren 10etik 15era) izapidetzen duen jokalaririk ezin izango da Euskadiko Federazioaren lehiaketetan ari diren klubeko taldeekin lerrokatu.