Arautegi orokorra eta Lehiaketako Oinarrien aldaketak onartu dira
Aurreko akta onartu eta Koldo Mendiaren eskutik urteko balantzea irakurri ondoren, datorren denboraldiko aldaketetan murgildu ziren bertaratutakoak. Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak proposatutako egutegia aho batez onartu zen Lehiaketaren Oinarriekin batera.
Ohiko Batzarra bukatu eta gero Diziplina Arautegiko 2, 18, 25.1, 26, 36, 38c, 38LL, 41, 45c, 62, 68 eta 73 artikuluen aldaketak jarri ziren mahai gainean, guztiak aho batez onartuak izan zirelarik.