GIZONEZKOEN ESPAINIAKO JUNIOR TXAPELKETA: Gozatu saskibaloiko promesez barrutik. Egin zaitez boluntario!
Boluntario bezala izena emateko tramitazioa esteka honen bitartez egin behar duzu:BOLUNTARIOEK IZENA EMATEKO FORMULARIOA
Gure lurralde historikoak biziko duen hamarkada honetako formazio mailako saskibaloi ekitaldirik garrantzitsuenak zabalik ditu ateak bere parte izan nahi eta nork bere harri koxkorra ekarri nahi duen ororentzat. Txapelketa honen partaide izan nahi duzuenok, zuen konpromiso eta erantzukizunez gain, zuen parte-hartzearekin Bilbao, Bizkaia eta Euskadiren irudia hedatzen lagunduko duzue eta esperientzia errepika-ezina biziko duzue.
Lan eremu ezberdinak daude, aukeratu erosoen egongo zaren edo esperientzia gehien duzun eremua, txapelketako egunetan laguntza eskaini dezakezun ordutegia eta ongi etorria izango zara.