Bilbao Basket eta Zornotzak beraien presentzia bermatu dute Urrezko eta Zilarrezko LEB mailetan urrenez urren
Bilbao Basketek Urrezko LEB mailan jokatuko du. Kirol mailan izango egoera kaxkarrak bigarren mailara jaistera eraman die eta orain berriz ere ACB-ra igotzea izango dute helburu. Bilbotarrekin batera beste 17 talde lehiatuko dira, besteak beste ACB mailan ohikoak diren Granada, Sevilla, Caceres, Valladolid…
Zalantza gehien zituen taldea Zornotza zen. Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu ondoren eta aurreko urteko kirol bermearekin, Zilarrezko LEB-eko handitzean sartzeko esperantza zuen. Azkenean logika nagusitu zen eta Zilarrezko LEB Maila-Mendebaldeko taldean izango da beste 11 talderekin.
Dia ligan izango da beste behin Lointek Gernika Bizkaia. Berritasun bezala, aurten Erreginaren Kopa eta Play Offetan 8 talde izango dira.
GDKO Ibaizabalek LF2an jarraituko du. A multzoan 14 talde izango dira guztira.
EBA Ligako A-A multzoan izango da Santurtzi. Talde indartsuenetarikoa dugu eta ziur mailaz igotzeko lehian ikusiko dugula.