RETAbet Bilbao Basket taldeak harrobiko proiektua aurkeztu du BBKren eskutik
Klubak ostegun honetan jakinarazitakoaren arabera, proiektu honen barruan, Aste Santu guztietan Saskibaloi Txapelketa bat antolatuko dute Bizkaiko klub guztiekin. Era berean BBK Gizaski proiektuan sartuko da, “Partidu bat, kausa bat” proiektuan lagunduz.
Bilbao Basketek bere web orrian adierazitakoaren arabera, etxeko txikienei kirola sustatzea da helburu nagusia, eskuzabaltasuna,solidaritatea,esfortzua,konpromisoa eta adiskidetasuna bultzatuz.