Abuztuak 26, Bilbon, Endesa Superkoparen aurkezpena eta zozketa
Erreginaren Kopako txapelduna den Perfumerias Avenida, Lointek Gernika anfitrioia, Spar Girona eta Valencia Basket protagonistak izango dira denboraldiko lehen txapelketan. 12:00etatik aurrera ezagutuko dira finalaurrekoen kanporaketak, serie-bururik gabeko zozketa batean.
Bilbao Arenan jokatuko da Superkopa, Irailaren 12 eta 13an. Bilboko kantxak gozatuko du berriro emakumezkoen maila goreneko saskibaloiaz. Pasaden denboraldiko 15. jardunaldian, 5.562 zalek ikusi zuten Lointek Gernika eta Mann Filter taldeen arteko partida