MENU

Eskola Kirola eta Federatua mantendu egingo da Bizkaian 6ko taldeen entrenamenduekin eta udalerri mugakideetara bakarrik mugitu ahalko da

Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak pandemiaren hedapena geldiarazte aldera ezarritako neurriei jarraikiz, eta gaur egungo egoera larriaren eta kirol-jardueraren garrantziaren jakitun izanda, Eskola Kirola mantentzea erabaki du, baina gehienez sei pertsonez osaturiko taldeen entrenamenduekin.

Eskola Kirola:

• Txapelketarik ez.
• Joan-etorriak udalerri mugakideen artean bakarrik.
• Gehienez 6 pertsona eta entrenatzaile bat talde bakoitzeko.
• Gune berean 6 pertsonaz eta entrenatzaile batez osaturiko talde bat baino gehiago egon daiteke (gehieneko edukierak errespetatuz).

Kirol federatua:

• Joan-etorriak udalerri mugakideen artean bakarrik.
• Gehienez 6 pertsonaz eta entrenatzaile batez osaturiko entrenamendu-taldeak.
• Gune berean 6 pertsonaz eta entrenatzaile batez osaturiko talde bat baino gehiago egon daiteke (gehieneko edukierak errespetatuz).

Lehiaketa:

• Honako hauek bertan behera geldituko dira:

o Eskola-kiroleko lehiaketak.
o Federazio-lehiaketa ez-profesionalak edo erdi-profesionalak.

• Kirolari profesionalak edo erdi-profesionalak beren herritik kanpora joan daitezke entrenatzera eta lehiatzera.
• Gune itxietan ikusleak dituen kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egiteko baldintzak:

o Arriskuak murrizteko plana, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatua.
o % 50eko gehieneko edukia, 400 pertsonara arte.
o Beharrezko prebentzio-neurriak: gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea, maskara, ikusleak jarrita, aurrez esleitutako eserlekua eta abar.
o Baimendutako publiko bakarra ekitaldiak ospatzen diren tokian bizi diren herritarrak izango dira.

• Aire zabaleko guneetan ikusleak dituen kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egiteko baldintzak:

o Arriskuak murrizteko plana, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatua.
o % 50eko gehieneko edukiera, 600 pertsonara arte.
o Beharrezko prebentzio-neurriak: gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea, maskara, ikusleak jarrita, aurrez esleitutako eserlekua eta abar.
o Arrauna, atletismoa, errepideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzeko jardueretan, beharrezkoa izango da aldez aurretik ekitaldia egingo den gunea edo ibilbidea mugatzea; gehienez ere 600 pertsona espazio edo ibilbide bakoitzeko.
o Baimendutako publiko bakarra ekitaldiak ospatzen diren tokian bizi diren herritarrak izango dira.

Kirol-instalazioak erabiltzeko baldintzak:

• Gehienez % 50eko edukiera.
• Honako hauek baimentzen dira:

o Bakarka kirola egitea.
o Gimnasioetan programaturiko ikastaroak eta jarduerak: maskararekin eta gehienez 6 pertsonako taldetan.
o Talde profesionalen edo erdi-profesionalen entrenamenduak eta txapelketak.
o Federazio- eta eskola-taldeen entrenamenduak: gehienez 6 pertsonez osaturiko taldeak.