BBK Up-ek izena emandako 150 talderen langa gainditu du eta izen emateak apirilaren 15era arte luzatzea erabaki du
Bigarren edizio hau 3×3 formatoan jokatuko da, haur, mini, premini eta eskola mailetan. Partiduen inguruan dibertitzeko eremu bat izango da puzgarriekin eta beste hainbat jarduerekin. Apirileko asteburu hau Bizkaiko saskibaloiaren jaia bilakatuko da. Bilbao Basket Fundazioa eta BBK Fundazioaz gain, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa ere torneoaren antolakuntzan laguntzen du.