BSFk Bultza Kirola Euskadiri babesa ematen dio Kirola funtsezko jardueratzat hartzeko eskaeran
Bultza Kirola Euskadiren testuan adierazten den bezala, BSFk eskatzen du kirola funtsezko jardueratzat har dadila, eta, ondorioz:
- KIROLA ez litzateke inoiz geldituko I A14 alde batera utzita, eta kirol eta egoera bakoitzari egokitutako murrizketak bilatuko lirateke, pandemia kontrolatzen laguntzeko.
- Udalerrien arteko joan-etorriak kirol-jarduera kontrolaturako baimenduta egongo lirateke, udalerri horiek jarduera horretarako ohikoak liratekeelarik.
Eskaera horiek bat datoz Bizkaiko saskibaloiaren Lan Mahaian lantzen ari direnekin. Mahai horretan, klubek funtsezkotzat jotzen zuten eskola-saskibaloian entrenatzen jarraitzea, gorabehera metatua alde batera utzita.