ARGAZKIA: Loiola Indautxu
Gure bi taldeek gariapena lortu zuten 25/26ko kurtsoaren azken jardunaldian, aho-zapore onarekin amaitzeko. Ibaizabalek eta Teknei Bizkaia Zornotzak ere bukatu zuten liga erregularra, baina biek igoera faseak jokatuko dute.
SURNE BILBAO 80 – BAXI MANRESA 84
Bigarren Europako final jarraiaren aurretikoan, talde bizkaitarrak etxean galdu egin zuen eta atzera pausoa eman zuen playofferako borrokan jarraitzeko. Hilliard gabe, Jaume POnsarnauren mutilek hiruko bat izan zuten aurretik jartzeko azken minutuan, baina ez zen sartu. Asteazkenean, Salonikan, FIBA Eurocup txapelketako final handiaren lehen partida.
CADI LA SEU 74 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 64
Lucas Fernandez-en neskek agur esan zioten bere bolada onari azkenaurreko jardunaldian. Baina porrotak ez zuen ondoriorik izan, bizkaitarrek permanentzia ziurtatua dutelako (berdinketa guztietan jaitsierako postuetatik daude). Garaipena oso garrantzitsua zen etxeko taldearentzat, permanentzia lortu zuenak hirugarren laurden ikusgarriari esker (25-10).
ROBLES LLEIDA 70 – IBAIZABAL 73
Galdakaoko taldeak bigarren postuan amaitu du liga eta orain ilusioz beteriko igoera fasean arituko da. Lehen kanporaketan, bizkaiatarrek CB Claret Benimaclet-en aurka jokatuko dute. Lleidan, Txutxi Solarrek zuzendutako neskek bere uztaia itxi zuten bigarren zatian partidari buelta emateko.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 64 – TGN BASQUET 49
Gorostizan, Aritz Duroren neskek denboraldiari amaiera eman zioten garaipen batekin. BIzkaitarrek ez zuten arazorik izan kolistaren aureka eta ihes egin ziren lehen laurdenean (25-11). Gero, lasaitasuna garaipera lortzeko. Ezkerraldekoek 13-13ko balantzearekin itxi dute denboraldia, zortzigarren postuan.
TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 86 – DEMORRO FINO CANTBASKET 61
Talde bizkaitarrak bere izugarrizko denboraldiari amaiera eman zion hamairugarren garaipen jarraiarekin. Larrean, bisitariek bere minuturik onenak eskaini zituzten bigarren laurdenean (40-32 atsedenaldian). Orain, Teknei Zornotza Bizkaiak Oposita Marín Ence Peixegalegoren aurka jokatuko du kanporaketa bat, Fase Finalerako txartela lortzeko.
CAJA RURAL DE ZAMORA 56 – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 59
Garaipen bat denboraldiari amaiera emateko. Bizkaitarrek hamaikagarren postuan amaitu dute kurtsoa eta Itxaron egin beharko da datorren urtean FEBeko Hirugarren Mailan jokatuko duten ala ez jakiteko. Zamoran, Albisuren hiruko klabe bat, azkenaurreko jokaldian, garaipena lortzeko.
BBK BIDAIDEAK BILBAO 97 – GRAN CANARIA SURESTE 37
Kolista iritsi zen Txurdinagara eta talde bizkaitarrak garaipeneko bidera itzuli zen, hiru porrot jaso ondoren azken lau partidetan. Garaipen honi esker, bilbotarrek hiru neurketako aldea dute laugarren postuarekiko.












