ARGAZKIA: Ibaizabal ST
Kurtsoaren hirugarren garaipena Galdakaoko taldearentzat, Leyre Vindel-en partida bikainarekin. Gainera, Teknei Bizkaia Zornotzak irabazi egin zuen Jesuitas-eko derbian, lidergoa sendotzeko. Eta Surne Bilbao Basketek garaipen batekin itxi zuen asteburua.
SURNE BILBAO BASKET 81 – MORABANC ANDORRA 71
Aste ona talde bilbotarrentzat, garaipen bikoitzarekin: asteazkean, Europan, eta atzo, Andorraren aurka, Miribillan. Bilbotarrak beti aurretik, hasiera bikainari esker, eta bakarrik arazoak izan zituzten bigarren zatiko lehen minutuetan. Ponsarnauk bosteko osoa aldatu zuen eta bizkaitarrak berriro ihes egin ziren, amaiera erosoaz gozatzeko.
DURÁN MAQUINARIA ENSINO 85 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 83
Bizkaitarrek aukera ona galdu zuten denboraldiko hirugarren garaipena lortzeko, lau jardunalditan. Gernikako taldeak 9 puntuko aldea izan zuen hirugarren laurdenaren erdialdean (52-61), bigarren laurden bikainari esker, baina atzetik sartu ziren laugarrenera (66-65). Emozioz beteriko amaiera, 80nako berdinketarekin, eta Imani Tate agertu zen bere taldeari garaipena emateko.
IBAIZABAL 55 – ACEITES ABRIL ADBA SANFER 43
Txutxi Solarrek zuzendutako taldea sailkapeneko goiko postuetan kokatu da, bigarren garaipen erreskadan ostean. 3-1ko balantzea, Leyre Vindel-ek sortutako partida bikainari esker (20 puntu, 15 errebote eta 30ko balorazioa) eta azken laurden ikusgarriaren ondoren: 16-3ko partziala eta bakarrik jasotako hiruko bat, jada neurketa erabakita zegoenean.
HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 53 – MARISTAS CORUÑA 56
Hirugarren porrot jarraian Ezkerraldeko neskentzat. Bizkaitarrak atzetik joan ziren bigarren laurdenetik, 0-7ko partziala jaso ondoren (12-21). Gero, galiziarrek 14 puntuko aldea izan zuten (17-31). Erreakzio bikaia bigarren zatian (33-33), baina bisitariak berriro ihes egin ziren. 38-49ko emaitza 8 minuturen faltan eta beste erremontada (48-51), baina barakaldotarrek ez zituzten bere aukerak aprobetxatu.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 56 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 83
Amorebietako taldeak bere lidergoa sendotu zuten Bilbon, denboraldiko laugarren garaipenarekin. 0-10eko partziala lehen bi minutuetan eta etxekoen hutsartea. Bisitariek 18-32ko emaitza jarri zuten lehen laurdenaren amaieran. Hortik aurrera, bilbotarrek ez zuten amore eman, baina liderrak ez zioten aukerarik eman. Azken laurdenean, abantaila 20 puntu gainetik joan zen.












