ARGAZKIA: Ibaizabal ST
Igoerako kanporaketak hasi dira gure taldeentzat. Ibaizabalek Distrito Olimpicori irabazi zion eta 9 puntuko abantaila defendatuko du datorren larunbatean, Urretan. Marinen, Teknei Bizkaia Zornotzak berdinketa lortu zuen. Eta Endesa Liga, Surne Bilbao zortzigarren postuarekin berdinduta dago.
SURNE BILBAO 88 – COVIRÁN GRANADA 83
Talde bilbotarrak aste historikoa bete zuen Miribillan, beste garaipen batekin, Unicajarekiin berdintzeko zortzigarren postuan (eta andaluziarrek partida bat gehiago dute). Baina asko kostatu izan zitzaien etxekoei sailkapeneko kolistari irabaztea. Dena erabakitzeke azken minutuetan, baina Pantzar agertu zen: bi hiruko eta 2+1 bat andaluziarrak gainditzeko. BIzkaitairrek egun kaskarra izan zuten hiruko marratik (33/9).
DISTRITO OLÍMPICO 56 – IBAIZABAL 65
Bederatziko puntuko abantaila Urretan jokatuko den itzuliko partidarako. Talde bizkaitarrak abantaila interesgarria eskuratu zuen Madrilen. Hiriburuan, Galdakaoko taldeak agintea hartu zuen lehen laurdenaren azken minutuan eta 11 puntuko aldearekin joan zen atsedenaldira. Gero, etxekoen erreakzioa: 11-0eko partziala eta berdinketa. Parekotasunez beteriko minutuan eta bizkaitarren azken kolpea, 2-11ko partzialarekin (51-61). Azken minutuan, Txutxi Solarrek zuzendutako neskek 13 puntuko aldea izan zuten.
OPOSITA MARIN ENCE PEIXEGALEGO 74 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 74
Larrean erabakiko da Tercera FEB mailako Fase Finalerako txartela. Marinen, kanporaketako lehen partida, berdinketa. Lehen zatian, bizkaitarrak aurretik eta dena kontrolpean. Baina hirugarren laurdenean heldu zen unerik txarrena, 49-41ko emaitzarekin etxeko taldearentzat. Baina Zornotza egoera zailatik atera zen 4-15eko partzialarekin. Hortik aurrera, berdintasun gehiago eta Sow-en hiruko batek partida berdintzeko azken segundotan.












