Santurtzik eta Bideaideak-ek izan ezik, gainontzekoek ez diote nahi bezalako amaiera eman 2016 urteari.

Santurtzik eta Bideaideak-ek izan ezik, gainontzekoek ez diote nahi bezalako amaiera eman 2016 urteari.

Oso garaipen gutxirekin esan diote agur 2016. Urteari talde bizkaitarrek. Santurtzik eta Bilbao BSR taldeek izan ezik, gainontzekoek porrotak jaso zituzten. RETAbet Bilbao Basketek oraindik bi partidu dauzka jokatzeko urte honetan, lehendabizi Obraidororen aurka Galizian eta bigarren Betisen aurka Bilbao Arenan.

UCAM MURCIA 97 – RETABET BILBAO BASKET 71

Garaipenetik urrun egon zen RATEbet Bilbao Basket Murtzian. Irteeratik hiruko asko asmatu zituzten etxekoek (24-11) eta bizkaitarrak saiatu ziren partiduan sartzen baina baloia ez zen sartzen eta ezin izan zuten ezer egin. Hori gutxi balitz, Campazzok erakustaldia eman zuen eta oso eraso jokatzen bukatu zuten.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 68 – STAR CENTER UNI FERROL 73

Lehen itzulia porrotarekin itxi du Lointek taldeak. Etxean jasotzen duen bigarren porrota. Lehen laurden ona egin zuten, 10 puntuko aldeak gaindituz baina Galiziarrak markagailua murrizten hasi ziren eta 37. Minutuan etxeko taldeak aurretik joateari utzi zion, Ferroldarren 0-10eko partzial bati esker. Nahiz eta porrot hau jasan, Mario Lopezen neskek lehen itzuli paregabea egin dute, hirugarren bukatuz 9 garaipen eta 4 porrotekin.

CARREFOUR ‘EL BULEVAR’ DE ÁVILA 83 – AMETX ZORNOTZA  61

Zornotzak berriz ere ezin izan du etxetik kanpo irabazi. Mikel Garitaonandiaren taldea Avilakoak baino gutxiago izan zen lehen minututik, 18-5. Ezin izan zuten Beranek gelditu ezta aurkariaren hirukoak ere. Gauzak horrela ez ziren partidua lehiatzeko gai izan.

AD CORTEGADA 61 – GDKO IBAIZABAL 53

Bigarren porrota segidan GDKO Ibaizabalek, hori dela eta seigarren posturaino jaitsi da.LF2a oso berdindua izatea aurreikusten da lehen lau postuak eskuratzeko orduan. Lau postu horiek igoera fasea jokatzea ahalbidetzen dute.  Aurkariak azken laurdenean eman zion buelta. Talde biek oso partidu irregularra egin zuten baina Galiziarrek beraien esperientzia erakutsi zuten Sara Gomezekin, eta partiduari Vuelta ematea lortuz.

CB SANTURTZI SK 57 – VALLE DE EGÜES 44

Lan asko egiteko partidua zen eta Valle de Egüesen aurkakoa.Santurtziarrek bigarren laurdenean erritmoa galtzen hasi ziren. Baina Ibai Mugarazak aulkia ondo kudeatu zuen eta zati erabakigarrienera hobeto ailegatu ziren.

GETAFE BSR 53 – BIDAIDEAK BILBAO BSR  79

Bidaideakek garaipena eskuratu zuen Madrilgo lurretan Getaferi irabazi eta gero. Garaipen honek balio bikoitza du, izan ere Koparako sailkapena eman diote bi jardunaldiren faltan.Txurdinagakoek talde hobea zirela erakutsi zuten eta hori markagailuan agerian geratu zen. Lehen laurdenean 15-23 eta bigarrenean 25-52. Bilbotarrek bigarren zati erosoa jokatu zuten.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak