Atzo Eusko Jaurlaritzak iragarritako eta gaur EHAA-n argitaratutako neurrei berrien ondoren, Urriaren 26an ezarritako aurreko neurriak aldatzen dituzte, Euskal Saskibaloi Federazioak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Federazioek jakinarazten dituzte:
• Bakarrik entrenamenduak eta lehiaketa egin ahalko dute, orain arteko baldintza berberetan, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako Gizonezkoen eta Emakumezkoen 1. Mailan parte hartzen duten taldeek (bi txapelketak atzeratuak daude hurrengo abisura arte).
• Gainerako mailetan, gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako neurri berriek taldeko edozein kirol-jarduera bertan behera uztea behartzen dute, entrenamenduan zein lehiaketan. Beraz, hurrengo abisura arte, biak bertan behera geratzen dira.
• Halaber, debekatuta dago jendea kirol-ekitaldietara joatea.