Espainiako U15 eta U16 aurre-selekzioak kontzentratuko dira abenduko zubi honetan. Bertan, aipatu lau bizkaitarrak (Aitana Bergara, Jon Aldecoa, Borka Fernández eta Oier Ardanza egongo dira presente. Halaber, aurreko urtean bezalaxe, honetan ere hautatzaileak konbentzitu nahian arituko dira udan ospatuko diren Europako txapelketei begira.
Elena Laozek deitu du Gernikako hegalean jokatzen duen Aitana Bergara Buadalajarara joateko abenduaren 5etik 8ra bitartean. Laozek berak, U15 taldea zuzentzen du eta asteburuan hain zuzen U15 eta U16ren arteko zenbait norgehiagoka jokatuko dira.
Mutiletan, aldiz, egun berdinetan jokatuko da Valladoliden antolatutako Iscar txapelketaren XIX. Edizioa. Kontzentrazioa abenduaren 3tik aurrera izango da eta Polonia, Turkia, Gaztela-Leon eta Espainia U15, U16 eta OT-ek hartuko dute parte. Alabaina, U16en barnean daude Joventuteko Jon Aldecoa eta Bartzelona FC-eko Borja Fernández eta Oier Ardanza.