Bi Belaunaldiko Txapelketa – Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketa edizio berezia

Bi Belaunaldiko Txapelketa – Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketa edizio berezia

AMAITU DA IZEN EMATEKO EPEA Maiatzaren 6an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Euskadiko Saskibaloi Federazioa eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, 2 Belaunaldi Torneoaren edizio berri bat antolatu dugu. Jarrian, bertan parte hartzeko jarraitu beharreko irizpideak adierazten dizkizuegu.

Kluben arteko Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketara harrobiko saskibaloi onenaz gozatzera bazatoz,familian parte hartzeko aukera izango duzu. .

Non? Bilbao Arenako sarreraren aldamenean. Bertan torneo hau jokatzeko saski batzuk jarriko dira.

Nork hartu dezake parte? Umeek eta berauen gurasoek. Txikienak 2005 eta 2009 urte bitartean jaioak izan beharko dira. Nagusienentzat ez dago adin limiterik.

Izen emateak: Izen ematea dohainik da. Izen emateko email bat bidali beharko da, erantsitako formulario hau behar den bezala betez X Izen ematea eta parte hartzaile guztien datuak adieraziz, fundacion@bizkaiabasket.com helbidera. EPEA: Maiatzaren 4a arte.

Noiz? Torneoa maiatzaren 6an burutuko da, larunbata, 10:00etatik 11:30etara eta parte hartzaileek Torneoa hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu beharko dira.

Anima zaitez Bilbon izango dugun Txapelketa garrantzitsu honen atarikora eta bide batez irabazi finalerako sarrerak zuen parte-hartzearekin.

Bilbao Arenan ikusiko dugu elkar!!

2generaciones-ctojunior-media

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak