Batzuetan, partiduaren amaieran emaitza oso parekatua denean denetarik suerta daiteke, baina gure taldeak momentu goxoa bizi dute; Bilbao Basketek Manresan, Todorovicen saskiratzea eta defentsa onari esker, eta Zornotza ST-k Bartzelonaren aurka, Tre Browmanen azkeneko jokaldi ikusgarriarekin irabaztea lortu zuten. Askoz erosoago, GDKO Bizkaiak irabazi eta Emakumezkoen 2. ligako lidertzari eutsi zion, EBA-ko talde bizkaitar guztiek porrota sufritu zuten, baita Gernika Bizkaiak ere.