Lizentziak izapidetzeko salbuespenezko epea irekitzea (martxoak 10-15)

secretaria
secretaria

[box] Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2021eko martxoaren 13-14ko asteburu honetan berrekingo dio lehiaketari, eta jokalarien bajengatik murriztu diren taldeak indartzeko lizentzia berriak izapidetzeko kontsulta eta eskaera ugari egin direnez, epea amaitu bada ere (21/02/27), BSFk 5 eguneko epea irekitzea erabaki du, salbuespen gisa, izapidetu behar duen orok lizentzia bat egin dezan. Hori bai, jarraian zehazten diren zenbait gai hartu behar dira kontuan.[/box]

  • Epea: 2021eko martxoaren 10etik 15era, biak barne (beti bezala, lizentziak izapidetzeko, Erregelamendu Orokorrean jasotakoa hartuko da kontuan).
  • Euskal Saskibaloi Federazioaren Lehiaketa Oinarrietan ezarritakoaren arabera, jokalarien lizentziei alta emateko data joan den otsailaren 26an amaitu zen. Jokalarien lurralde-federazioek otsailaren 26tik aurrera izapidetzen dituzten lizentziak ezin izango dira Euskadiko Saskibaloi Federazioaren lehiaketetan sartu.

Beraz, lizentzia epe irekian (martxoaren 10etik 15era) izapidetzen duen jokalaririk ezin izango da Euskadiko Federazioaren lehiaketetan ari diren klubeko taldeekin lerrokatu.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak