HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronato Maristasek Estudiantesi irabazi behar dio Lugon Final Zortzirenetara sailkatzeko

HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronato Maristasek Estudiantesi irabazi behar dio Lugon Final Zortzirenetara sailkatzeko

Astelehen honetan jokatu da Haur Mailako Espainiako Txapelketen bigarren jardunaldia eta lehian izan dira Patronato Maristas eta Gernika. Partiduak jokatu ondoren Gernikarrak aukera gabe geratu dira eta Patronatok Lugon jakingo du hurrengo errondara pasatzea posible duen, horretarako Estudiantesi egin beharko dio aurre.

LA RODA 13 – PATRONATO MARISTAS 63

Jesus Ituñorenak aurkariak baino askoz gehiago izan ziren hasieratik. García, Chacón eta Rodriguezek erakustaldia eman zuten, 12.minuturako 0-34 aurreratuz. Dena erabakita  utzi zuten. Multzoko hirugarren partiduan Estudiantes izango dute aurkari, eta hor erabakiko da final zortzirenetan izango diren ala ez. Partidua astearte honetan izango da 19etan.

SPAR GRAN CANARIA 71 – GERNIKA 20

Gernikarrek ezin izan zuten titulua lortzeko faborito argia den Gran Canariaren aurka lehiatu. Fisikoki eta jokoan askoz ere gehiago izan ziren. Atsedenaldirako dena erabakita zegoen 47-18- Astearte honetan hirugarren partidua jokatuko dute Allariz taldearen aurka. Gernikarrek garaipenarekin esan nahiko diote agur lehiaketari. 18etan hasiko da partidua.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak