Finalerdietan galdu du BIDAIDEAK BILBAO BSR-k eta laugarren bukatu du

Finalerdietan galdu du BIDAIDEAK BILBAO BSR-k eta laugarren bukatu du

(Iturria: bsr.feddf.es)

[box]Bidaideak Bilbao BSR taldeak laugarren postuan bukatu du Ligako Lauko Finala. Bizkaitarrek ezin zuten finala errepikatu izan ere finalerdietan 45-57 galdu zuten BSR Amiab Albaceteren aurka. Pasa den urteko finaleko partidu berdina izan zen, baina oraingoan ezin izan zuten emaitza errepikatu.[/box]

Denboraldi honetako ligako fase erregularrean talde euskaldunak jokatutako partidu bietan gailendu den 74-79 eta 67-51. Lauko Finalarekin argi geratu zen Amiab hobeto iritsi zela denboraldiko puntu honetara.

Amiab aurretik hasi zen, 0-7 eta abantaila handitzen joan ziren, 5-22kora arte. Momentu horretan Kyle Marcsh-ek bilbotarren saskian bere joko onena erakutsi zuen, lau saskiratze eta bi hirukorekin. Bilbotarrak galduta zeuden. 11-22 lehen laurdenean. Atsedenaldian 26-37.

Bigarren zatian 0-8eko partzialarekin 18 punturaino egin zuten ihes (29-47). 15  minutu aurretik falta zirenean bilbotarren lau hiruko (Turek, Asier Garcia eta Tom O´Neill) sartu zituzten eta 41-49 hurbildu ziren.

Tentsio handia zegoen kantxan eta aulkian mugimendu gutxi eman zen. Bidaideakek lana gogotik egin zuen baina ez zen gai izan partidua iraultzeko. 45-57 amaieran. Ez ziren fin ibili asmatzen, soilik biko jaurtiketen %24a saskiratu zuten.

Hirugarren postuagatik lehian Mideba Extremadura 49-19 aurretik iritsi zen atsedenaldira. Amaieran 77-59. Bidaideakek emaitza txukuntzea lortu zuen.

Dena dala, BSR ez zen esku hutsik joan, izan ere Asier Garcia Nazio mailako Jokalari Onena, Erreboteatzaile Nagusia eta Laguntzaile Nagusia izendatu zuten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak