GDKO Ibaizabal eta HA Zornotzak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte aurkari zuzenen aurka

GDKO Ibaizabal eta HA Zornotzak garaipen garrantzitsuak lortu dituzte aurkari zuzenen aurka

Lau partidutik bitan izan dira garaile gure taldeak. Lointek Bizkaia Gernika eta Bidaideak BSR taldeek atseden hartu dute. GDKO Ibaizabalek 76-70 irabazi zion Barcelonari eta horri esker hirugarren postuan dira Kataluniakoekin berdinduta. HA Zornotzak atzetik zuen Pas Pielagos taldeari irabazi zion 103-70. RETAbet eta Santurtzik aukera paregabea galdu zuten.

RETABET BILBAO BASKET  74 – MONBUS OBRADOIRO 84

Aukera ona galdu zuten Bilbotarrek. Galiziarrek Bilbao Arena bisitatu zuten 7 porrot jarraian jasan ondoren eta bilbotarrek bizia eman zioten. Lehen laurdena 21-10 bukatu zen. Bilbokoek faltan bota zuten Gladness. Atsedenaldira 41-34 iritsi ziren aurretik bilbotarrak. Momentu horretan Pustovyi-k bere jokoa erakutsi zuen. Erasoan huts egiten hasi zen RETAbet eta azken laurdenera 50-64 iritsi ziren. Azkenean 74-84 galiziarrak nagusi.

GDKO IBAIZABAL 76 – BARÇA CBS 70

GDKO-k balio hirukoitza duen garaipena lortu zuen larunbatean. Garaipen garrantzitsua, aurkari zuzen bati irabaztea eta bertaratutako zaletuei ikuskizuna eskainiz. 3 puntugatik averagea irabazi ezinik geratu ziren, gainontzekoan dena bikain. Hasiera konplikatua izan zuten, bigarren laurdenean 16 puntu azpitik joan ziren baina atsedenalditik gertu partiduaren nondik norakoak aldatzen hasi ziren. Patricia Valiente eta Gracia Alonso de Armiñok maila bikaina erakutsi zuten. 23-8ko partzialari esker, 55-48 abiarazi zuten azken laurdena. Bizkaitarrek kataluniarrei ondo eutsi zieten eta garaipena etxean geratu zen.

HA ZORNOTZA 103 – PAS PIÉLAGOS 70

Errespetu handiz jaso zuen HA Zornotzak hirugarren sailkatua den PAS Pielagos. 10 minututan talde zornotzarrak norgehiagoka erabakita utzi zuen. Lehen laurdena 37-16 bukatu zen, bizkaitarrek presio eta baloi berreskuratze garrantzitsuak burutu zituzten. Atsedenaldira 63 puntu zituzten bizkaitarrek eta aurkariek ezer gutxi egiteko aukera izan zuten.

UNIVERSIDAD DE BURGOS 84 – SANTURZTI 78

Santurtzik partidu zaila zuen  Burgosen. Garaipen batek hirugarren postuan ziurtatuko zien baina moreak ez ziren intentsitate nahikoarekin irten.Dena den, atsedenaldira 35-32 iritsi ziren, baina sentsazioak ez ziren batere onak. Atsedenalditik aurrera aldeak nabarmen handitu ziren, 57-46, 30.minutuan. Defentsan gauzak hobeto egiten hasi ziren eta berdintzea lortu zuten. 70-70eko berdinketarekin partidua erabakita uzteko aukera izan zuten baina Ibai Mugarzarenek aurkaria atera gabe 5 segundoko galdera eragin zuten. Ezkerraldekoek berriz ere erabakitzeko aukera izan zuten Betolazaren barneraketa bati esker baina tapoia jaso zuen. Luzepena.

Luzapenean Burgosekoek lehen hiru jabetzak saskiratu zituzten eta Santurtzik huts egin zuen, partidua erabakita geratuz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak