GDKO Igoera fase gabe geratu da eta RETAbet eta Bidaideak taldeek play-offetan sartzeko lehian jarraitzen dute

GDKO Igoera fase gabe geratu da eta RETAbet eta Bidaideak taldeek play-offetan sartzeko lehian jarraitzen dute

(ARGAZKIA: ACB Photo/F. Ruso)

Lointek Team eta GDKO Emakumezko taldeek amaitu dute denboraldia. Orain Gizonezkoak geratzen dira. RETAbet eta Bidaideak Play Offetan egoteko borrokan ari dira eta Zornotza eta Santurtzi igoera lortzeko aukera matematikoekin jarraitzeko lehian.-

REAL BETIS ENERGÍA PLUS 73 – RETABET BILBAO BASKET 85

Bilbao Basketek irabaztea behar zuen eta horrela egin zuen. Duranen mutilak kontzentraturik irten ziren Andaluziako lurretan eta hasieratik argi utzi zuten beraien nagusitasuna, 5 minuturako 3-15 aurretik. Borgek abantaila hamar puntutik gora kokatu zuen eta atsedenaldirako kasik dena erabakita zegoen, 23-45. Bizkaitarrek bere horretan jarraitu zuten eta garaipena etxera ekarri zuten.

ZORNOTZA 77 – EL BULEVAR DE ÁVILA 65

Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Zornotzak igoerako play offetan bukatzeko duen helburuaren lehian. Orain seigarren dira sailkapenean beste lau talderekin berdindurik, hamargarren postuan den Alcazar taldeari ateratzen diote abantaila.Avilako taldearen aurka hasiera bikaina izan zuten , 17-6 eta abantaila horiek mantentzearekin nahikoa izan zuten. Jokoa une oro kontrolpean izan zuten eta garaipenak ez zuen ihes egin.

JOVENTUT LES CORTS 76  – GDKO IBAIZABAL 71

Bukatu da Liga LF2 mailan. GDKOk irabaztearekin nahikoa zuen laugarren izateko eta Emakumezkoen Ligarako Igoera Fase berri bat jokatzeko, baina galdu egin zuen. Bizkaitarrak ondo hasi ziren, 4-8 Peñak lorturiko hiruko bati esker. Jarraian 4 minutuz saskiratzerik lortu gabe egon ziren eta Kataluniarrek partidua berdintzeko baliatu zuten. Ade berriz ere taldea lepoan hartu eta 12-18koa ezarri zuen baina hegalekoak bere bigarren pertsonala burutu zuen eta horrek guztiz baldintzatu zuen talde Galdakoztarra. Hurrengo minutuetan ere aurretik jarraitu zuten gureek. Agirregoikoak hirugarren falta egin zuen eta barneko jokoan arazo larri bat sortu zitzaion Ibaizabali. Peñak eta Valientek aurretik mantendu zuten taldea baina Kataluniarrek lorturiko bi hirukok 40-37koa ezarri zuten  eta horrela joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatia oso berdindurik abiarazi zuten talde biek. Valientek taldea bizkarrean hartu zuen baina albiste txarra Adek ekarri zuen, izan ere lehen minutuan hirugarren eta laugarren pertsonala egin zituen. 15 minutu geratzen ziren eta hegalekoa aulkian zen. Ez zegoen damutzeko denborarik, Garmendiak bere taldearentzat saskiratzen zuen, eta Ramascok Valienteren erantzukizuna hartu zuen, Peñak jaurtiketa libreen bitartez erasoan jarraitzen zuen bitartean. Azken txanpara 56-53 markagailu estuarekin iritsi ziren.

Kataluniarrei urdurik sumatzen zitzaien eta momentu horretan Apontek 56-57koa ezarri zuen. Veronica Sanchezek ere hiruko lerrotik berea eman zuen. Inor ez zuen amore ematen baina Kataluniarrek lorturik 5-3ko partziala nahikoa izan 13 segundoren faltan Garmendiak garaipena ziurtatzeko, 74-69.

VALLE DE EGUES 54 – SANTURTZI 81

Moreek berriz ere irabaztea lortu zuten. Hirugarren laurdenean hautsi zuten norgehiagoka baina partidu osoan nagusi izan ziren. Minutu asko banatu ziren, 11 jokalarik parte hartu zutelarik eta hirukoetan 12/23 lortuz.Garaipen honek, zazpigarrena jarrian, ezkerraldekoak bigarren postutik garaipen bakarrera jarri ditu, izan ere La Gallofa eta Easok galdu egin zuten. Matematikek oraindik bigarren geratzea ahalbidetzen dute.

GRAN CANARIA 52 – BIDAIDEAK BSR 59

Garaipen garrantzitsua lortu du Bilbao BSR taldeak eta ligako titulua lortzeko lauko Finala gertuago du. Partidua oso zaila izan zen, distira gabea baina Txurdinagakoak egoera horretan ondo murgiltzen direla erakutsi zuten. Lehen laurdenean 11-16ko abantaila lortu zuten eta atsedenaldira 22-32 iritsi ziren. Bizkaitarrek ez ziren gai partidua apurtzeko eta kanariarrak pixkanaka hurbiltzen joan ziren 41-41eko berdinketa lortuz. Asier Garciak ardura hartu zuen eta Moruizekin batera abantaila lortzea lortu zuten. Azkenean Garaipena Bilbora.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak