Dagoeneko, GDKOk Emakumezkoen Ligara igotzeko garaitu beharreko aurkariak ezagutzen ditu, baita ordutegiak ere

Dagoeneko, GDKOk Emakumezkoen Ligara igotzeko garaitu beharreko aurkariak ezagutzen ditu, baita ordutegiak ere

Asteburu honetan bukatu da Emakumezkoen 2.Ligako liga erregularra eta Galdakaokoek 62-59 galdu dute Juventut Les Cort taldearen aurka. Bizkaitarrak berain multzoko Celtaren talde berean izango dira, Spar GranCanaria eta Ciaudad de los Adentados taldeekin.

62-59 galduta eman diote amaiera liga erregularrari. Partidua oso berdindua izan zen eta azken minutuetan kataluniarrak nagusi izan ziren. Josema Alcantarak minutuak emateko aprobetxatu zuen eta parte hartu zuten 11 jokalariek lortu zuen saskiratzea.

Orain, Liga Erregularreko A multzoko laugarren postuan, 19 garaipen eta 7 porrotekin bukatu ondoren, Real Celta Zorka (A multzoko 1.postua), Spar Gran Canaria (B multzoko 2.sailkatua) eta Ciudad de los Adelantados (B multzoko 3.sailkatua) izango dute Emakumezkoen Ligarako igoera fasean. Aurkarien ordena hurrengoa izango da: Celta, Ciudad de los Adelantados eta Spar Gran Canaria:

1. Jardunaldia-2018/04/26
16:00etan. GDKO IBAIZABAL – RC CELTA ZORKA
12:00etan. SPAR GRAN CANARIA – CIUDAD DE LOS ADELANTADOS

2. Jardunaldia-2018/04/27
12:00 H. GDKO IBAIZABAL – CIUDAD DE LOS ADELANTADOS
16:00 H. RC CELTA ZORKA – SPAR GRAN CANARIA

3.Jardunaldia-2018/04/28
12:45 H. SPAR GRAN CANARIA – GDKO IBAIZABAL
10:30 H. CIUDAD DE LOS ADELANTADOS – RC CELTA ZORKA

Igoera fasea Valentzian jokatuko da eta Apirilaren 26an hasi eta 29an bukatuko da. Lehen fasean denek denen aurka jokatuko dute, hiru partidurekin eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte. Finalerdietako garaileak Emakumezkoen Ligara igoko dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak