Hirugarren partidua behartu du Lointekek Valentzian

Hirugarren partidua behartu du Lointekek Valentzian

Emozio asko bizi izan dituzte FEB lehiaketetako gure taldeek asteburu honetan. Lointek Gernika Bizkaiaka playoff serieetako bigarren partidua irabazi zuen Valentzian Valencia Basket taldearen aurka eta seriea Malostera ekartzea lortu dute. RETAbet taldeak Melillari irabazi zion eta aurkariekiko aldeak handitu dituzte. Horrez gain, Santurtzik maila mantentzea lortu du eta GDKO-k porrot estua jaso zuen partidu bikain batean. Bilbao BSR-k garaipen batekin esan dio agur liga erregularrari eta Amiab Albaceteren aurka jokatuko du finalerdietan tituluaren borrokan.

VALENCIA 54 – LOINTEK GERNIKA 66

Malostera ekarri du seriea Lointek taldeak Valentzian irudi bikaina emanda irabazita. Hiru laurdenetan erkustaldia eman zuten bizkaitarrek . 21 puntu arteko abantailak lortu zituzten eraso eta irakurketa bikainei esker. Hortik aurrera gutxiago asmatu zuten baina atzean sendo jarraitu zuten. Abantailak bikain kudeatu zituzten eta garaipena bermatu zuten. Hirugarren partidua asteazken honetan 20:00etan Malosten.

RETABET BILBAO BASKET 62 – MELILLA 59

Aurkari zuzen bati irabazi zion RETAbet taldeak. Melillakoak igoeragatiko borrokan bilbotarren aurkariak izateko aukera handiak dituzte. Garaipen hau lortzeko hasieratik hasi ziren abantailekin bizkaitarrak 23-14. Garaipen honekin bigarren postua sendotu dute.

GDKO IBAIZABAL 78 – SEGLE XXI 80

Bukatu da LF2ko Liga Erregularra eta Galdakaokoek bederatzigarren postuan amaitu dute azken jardunaldian Segle XXI-ren aurka galdu eta gero. Partidu orekatua izan zen oso, talde biek asko asmatu zuten. Barnedaren hiruko bati esker 76-74 abiatu zuten azken minutua. Puigrosek partidua berdindu zuen bi jaurtiketa libreekin eta ondoren Agirregoikoak saskiratzea lortu eta markagailua bizkaitarren alde jarri zuen. Puigrosek hirukoa lortu zuen orduan eta ondoren Españak aukera izan arren ez zen saskiratzea ahalegina gauzatu eta garaipenak ihes egin zien.

ZORNOTZA ST 72 – CB VILLAROBLEDO 79

Talde zornotzarrak hirugarren partidua galdu du jarraian eta asko zaildu zaio igoeragatiko borroka. 4 partidu geratzen dira eta oraindik badaukate lehen 5 taldeen artean bukatzea. Nimleyrekin gabe jaso zuen etxean Villarobledo eta hasierako 2-10ekoak partiduaren norabidea erabakita utzi zuen. Kanpoko jaurtiketekin eta eremuko defentsa bikain batekin atsedenaldira partiduan sartuta iritsi ziren baina hortik aurrera bisitariek zuzenekoa sartu eta Mikel Garitaonandiarenek ezin izan zuten erantzun.

SANTURTZI 82 – GOIERRI 63

Matematikoki maila mantentzea lortu du Santurtzik Goierriri irabazita. Moreek joko orekatua erakutsi zuten Vega, Mazo, Aranzabal eta Betolazarekin. 28-15 lehen laurdenean. Abantailak hamar punturen inguruan mantendu ziren eta hirugarren laurdenean 20ra ere iritsi ziren. Aurkariak saiatu ziren hirukoekin baina Santurtzikoek defentsa lan bikaina erakutsi zuten. Garaipen handia moreek! Ardoiren aurka jokatuko dute hurrengo partidua Nafarroako lurretan.

RINCÓN DENTAL AMIVEL 48 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 60

Hasierako 6-21ekoak aldeak ezarri zituen Bilbao BSR eta Amivel taldeen artean. Partidu hau irabazi eta gero liderrarekin berdinduta amaitu dute Txurdinagakoek 16 garaipen eta 2 porrotekin, Mideba Extremadurarekin berdinduta. Maiatzaren 17an jokatuko dira finalerdiak eta bilbotarrek Amiab Albacete izango dute aurkari.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak