Lointek Gernika Bizkaia, Euskal Kopako azpitxapeldun eta Santurtzi finalera partidurik galdu gabe

Lointek Gernika Bizkaia, Euskal Kopako azpitxapeldun eta Santurtzi finalera partidurik galdu gabe

RETAbet Bilbao Basketek lortutako titulua eta gero, Emakumeetan ere garaipe bizkaitarra lortzea posible zen baina RPK Araski gehiago izan zen azken hiru minutu bikainen ondoren.. Dena dela, Santurtzik partidurik galdu gabe eman dio amaiera Fase Erregularrari eta garaipena lortzeko aukerekin da.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 71 – IDK GIPUZKOA 48

Emakumezkoen Euskal Kopako finalerdian IDK zuten aurkari bizkaitarrek. Lehen zatian berdintasuna izan zen nagusi baina Gwathmey-Berezhynska bikoteak abantailak handitu zituzten, donostiarrei porrot gogorra behartuz.

 

RPK ARASKI 70 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 60

Roundtree eta Mazyonite-n bajarekin abiatu zuen talde gernikarrak finala arabarren aurka. Mario Lopezenek gutxi prestatutako eremuko defentsa  atera zuten baina Araskiri min handia egin zion.  Ez zioten arabarrei eroso jokatzen utzi eta talde gernikarraren errebotea bikain kontrolatu zuten. Atsedenaldira 26-31 iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean Araskik hiru hiruko sartu zituen eta Lointeki kolpe gogorra eman zion. Baina Gernikarrek ez zuten amore eman eta hor ze Gwatmey partiduari buelta emateko.

Mario Lopezenek agintzen jarraitzen zuten 6 minuturen faltan 49-54 jarri ziren arte. Momentu horretan Van Den Adelek RPK-ren gidaritza hartu zuen. Berezhynska zoratu egin zen, izan ere Gernikarren hirukoek ez zuten saskirik aurkitzen.Amaieran Araski nagusi.

SANTURTZI 70 – GOIERRI 43

Santurtzi lasai hasi zen, saskiratze errazak jasoz baina erasoan erraz saskiratuz. Moreen lehen boskoteak ez zuen nahi bezala funtzionatzen eta errotazioak hasi ziren Miguel Angel Fernandezen jokalariekin, abantaila 10 puntura arte handituz (25-15). Baina Goierrikoek ez zuten amorerik ematen eta lehen zatia 32-29 bukatu zen.

Moreek hobeto hasi zuten bigarren partea Vega et Mazorekin. Markagailuan aldeak atera zituzten eta hauek geroz eta handiagoak ziren. Hirugarren eta azken partzialetako markagailuek partiduan gertatutako adierazten zuten 23-11 eta 15-3 hurrenez urren. Hortik aurrera dena erabakita zegoen eta aipatzeko bakarra Iker Nuñez juniorraren debuta izan zen, zaletuek asko animatu ziotelarik.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak