Lehen Nazional Mailako lehen All Star-a larunbat honetan Durangon

Lehen Nazional Mailako lehen All Star-a larunbat honetan Durangon

Gure saskibaloiaren historian aurreneko aldiz All Star bat antolatuko da Lehen Nazional Mailan. Zita abenduaren 29an izango da Durangoko Landako Kiroldegian eta bertan gizonezkoek zein neskek parte hartuko dute. Ekitaldi hau Euskadiko, Nafarroako eta Errioxako Saskibaloi federazioaren arteko elkarlan akordioagatik burutuko da eta junior mailako jokalari onenak hurbiltzea espero da. Maila instituzionalean All Star hau Euskal Saskibaloi Federazioak Durangoko Udalarekin eta Tabirako ST-rekin hitzartutako akordioaren barruan kokatzen da.

SARRERAK

Sarrera dohainik izango da baina aforoa medio sarrera hurrengo puntuetariko batean jaso beharko duzue:

Klub bakoitzak 15 sarrera izango ditu beraien bazkide eta jarraitzaileen artean elkarbanatzeko. ESF-k emango dizkie.

Durangoko Kuttun Tabernan eta Euskal Saskibaloi Federazioaren eta Lurraldeetako federazioen egoitzetan ere eskuragarri izango dira. ESF-ko jendaurreko arreta honakoa da: Abenduak 27 eta 28 8:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Abenduaren 26an 8:30etatik 13:30etara.

All Star-eko egunean bertan ere txarteldegietan jaso ahalko dira agortu arte.

ZUZENEAN

Zuzenean All Star honetaz gozatu ezin dutenek, Youtubeko Basketbasko kanaletik eta Hamaika Telebistatik jarraitzeko aukera izango dute. Azken kate hau plataforma ezberdinetan ikus daiteke, Euskaltel bidez edo Hamaika.eus web orrian esaterako.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak