Zornotzak baino ez du garaipena lortu gure taldeen artean

Zornotzak baino ez du garaipena lortu gure taldeen artean

Asteburu zaila izan dute FEB ligetako gure taldeek. Garaipen bakarra izan dugu, Zornotzak Basquet Gironaren aurka lortutakoa hain zuzen. Zornotzarrek hirugarren laurdenean lortu zuten partidua erabakita uztea. Bertan izan ziren Quim Costa edo Jordi Trias entrenatzaile eta jokalari historikoak urrenez urren.

LOINTEK GERNIKA 72 – PERFUMERÍAS AVENIDA 88

Lointekek ezin zion Perfumerías Avenidaren erritmoari eutsi, batez ere galerengatik, -23 guztira. Bigarren eta hirugarren laurdeneko momentu erabakigarrienetan Salamankakoek biziki zigortu zioten gernikarrei saskiratze errazekin. Mario Lopezenek ez zuten amore eman eta Mazionyte eta Wiliamsen lanari esker 11 puntura hurbildu ziren.

IBEROJET PALMA 67 – RETABET BILBAO BASKET 45

Hasierako jauzitik argi zegoen ez zela Alex Mumbrurenen eguna izango. Mallorcakoen atzetik joan ziren uneoro, saskiratzeak asko zailduz. Amaieran 45 puntu baino ez, hirukoetan 3/20-ko asmatzearekin.

LIMA HORTA BARCELONA 63 – GDKO IBAIZABAL 52

Hasiera ona egin arren partidua kontrolatu ezinik ibili ziren Galdakaokoak. Lehen zatiko jokoa errepikatzeko ez ziren gai izan bigarrenean. Kanpotik asmatu ez arren 19-4ko partziala lortu zuten kataluniarrek eta gurrek ezin izan zioten egoera horri buelta eman.

ZORNOTZA ST 89 – BÁSQUET GIRONA 66

Jordi Tribas bezalako jokalari onak bisitatu zuten Larrea baina Zornotzak ondo kudeatu zuen norgehiagoka , 2019ko partidurik onena jokatuz. Hirugarren laurdenean partidua apurtzea lortu zuten 27-10eko partzialarekin. Bimley bikain aritu zen 32ko balorazioa eta 25 punturekin. Azken laurdenean joko gustagarria erakutsi zuten zaletuen gozamenerako.

PAS PIELAGOS 91 – CB SANTURTZI SK 77

Inoren tokian aurkitzen dira Santurtziarrak, atzetik arriskurik gabe eta aurretik aukerarik gabe. Miguel Fernandezenek EBAko talde handiekin lehiatzeko gai zirela erakutsi zuten momentu batzuetan Renedon . Azken laurdenean 62-59 hurbildu ziren baina momentu horretan etxekoen kanpoko asmatzeak aldeak handitu zituen eta moreek ez zuten erantzuteko aukerarik izan.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak