[box]Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak pandemiaren hedapena geldiarazte aldera ezarritako neurriei jarraikiz, eta gaur egungo egoera larriaren eta kirol-jardueraren garrantziaren jakitun izanda, Eskola Kirola mantentzea erabaki du, baina gehienez sei pertsonez osaturiko taldeen entrenamenduekin.[/box]
Eskola Kirola:
• Txapelketarik ez.
• Joan-etorriak udalerri mugakideen artean bakarrik.
• Gehienez 6 pertsona eta entrenatzaile bat talde bakoitzeko.
• Gune berean 6 pertsonaz eta entrenatzaile batez osaturiko talde bat baino gehiago egon daiteke (gehieneko edukierak errespetatuz).
Kirol federatua:
• Joan-etorriak udalerri mugakideen artean bakarrik.
• Gehienez 6 pertsonaz eta entrenatzaile batez osaturiko entrenamendu-taldeak.
• Gune berean 6 pertsonaz eta entrenatzaile batez osaturiko talde bat baino gehiago egon daiteke (gehieneko edukierak errespetatuz).
Lehiaketa:
• Honako hauek bertan behera geldituko dira:
o Eskola-kiroleko lehiaketak.
o Federazio-lehiaketa ez-profesionalak edo erdi-profesionalak.
• Kirolari profesionalak edo erdi-profesionalak beren herritik kanpora joan daitezke entrenatzera eta lehiatzera.
• Gune itxietan ikusleak dituen kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egiteko baldintzak:
o Arriskuak murrizteko plana, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatua.
o % 50eko gehieneko edukia, 400 pertsonara arte.
o Beharrezko prebentzio-neurriak: gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea, maskara, ikusleak jarrita, aurrez esleitutako eserlekua eta abar.
o Baimendutako publiko bakarra ekitaldiak ospatzen diren tokian bizi diren herritarrak izango dira.
• Aire zabaleko guneetan ikusleak dituen kirol-lehiaketak, -ekitaldiak eta -ikuskizunak egiteko baldintzak:
o Arriskuak murrizteko plana, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ebaluatua.
o % 50eko gehieneko edukiera, 600 pertsonara arte.
o Beharrezko prebentzio-neurriak: gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea, maskara, ikusleak jarrita, aurrez esleitutako eserlekua eta abar.
o Arrauna, atletismoa, errepideko txirrindularitza, automobil-rallyak eta antzeko jardueretan, beharrezkoa izango da aldez aurretik ekitaldia egingo den gunea edo ibilbidea mugatzea; gehienez ere 600 pertsona espazio edo ibilbide bakoitzeko.
o Baimendutako publiko bakarra ekitaldiak ospatzen diren tokian bizi diren herritarrak izango dira.
Kirol-instalazioak erabiltzeko baldintzak:
• Gehienez % 50eko edukiera.
• Honako hauek baimentzen dira:
o Bakarka kirola egitea.
o Gimnasioetan programaturiko ikastaroak eta jarduerak: maskararekin eta gehienez 6 pertsonako taldetan.
o Talde profesionalen edo erdi-profesionalen entrenamenduak eta txapelketak.
o Federazio- eta eskola-taldeen entrenamenduak: gehienez 6 pertsonez osaturiko taldeak.