Landakon burutu da Emakumezko Kadeteen Bizkaiko azken fasea eta finalerdien lehen jardunaldian Tabirako Baquek General Optica Berrio Otxoari irabazi zion partidu berdindu batean. Atsedenaldiaren ondoren defentsan erakutsitako sendotasunari esker durangarrak nagusitzen doan ziren eta Santutxukoen gainetik pasa ziren. Bigarren finalerdian Tabirako A-k 49-38 irabazi zion Unamunori. Bilbotarrek garesti ordaindu zuten jaurtiketa libreetan izandako huts egiteak. Tabirako bien arteko finalean, A taldeak hirugarren laurden erdialderako bazirudien dena egina zuela baina Antxon Imanezek bikain erantzun zuten. Azkenean A taldea nagusi Falcónen 3 hirukori esker.
EMAKUMEZKO KADETEEN AZKEN FASEA: Txapelketa irabazi du Tabirako Baque A taldeka
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak