[box]Lointek Gernika Bizkaiak Aurrera egin du Eurocup-ean. Mario Lopezenek Multzoen Fasea gainditu dute eta play-off kanporaketetara sailkatu dira azken jardunaldian Unio Sportivai 84-66 irabazi eta beste multzoan behar zuten emaitza izan ondoren. Gauzak horrela, talde gernikarrak historia egin du berriz arte, izan ere Bizkaiko saskibaloia ez da inoiz EuroCup-eko 24 talde onenen artean egon.[/box]
Lointek Gernikak historia egin du beste behin. Gernikarrek garaipena behar zuten eta Györ-ek bere partidua galtzea, eta hori da gertatu zena. Talde bizkaitarrak bigarren zatirako erabakita utzi zuen partidua. Uniao Sportivak gauzak zail jarri zituen lehen zatian barneko bikote eta kanpoko asmatzeari esker. Bigarren zatian Lointekek hobeto eutsi zituen Azoreetako pibota. Azken laurdena 12-0eko partzial batekin abiatu zuten.
Nahia Anituak Eurocupean lehendabiziko minutuak jokatu zituen, hiru hain zuzen, Marta Alberdi gernikarrarekin batera.
Hurrengo kanporaketa joaneko eta itzulerako partiduarekin jokatuko da urtarrilaren 3 eta 10ean hurrenez urren. Aurkaria gau honetan ezagutuko dute gainontzeko multzoetako partiduak jokatu ondoren- Orain, 9.etaik 24.erako rankingean dago Lointek, eta bertatik irtengo da gernikarren hurrengo aurkaria.