EuroCup Women txapelketa Gernikan

EuroCup Women txapelketa Gernikan

Astelehen honetan, historian aurrenekoz EuroCup txapelketa Gernika-Lumon izango da. Lointek Gernika Bizkaiak Multzoen Fase aurreko joaneko partidua jokatuko du Namur Capitale taldearen aurka 20Ç:00etatik aurrera.

Bigarren aldia da talde bizkaitar bat EuroCupean arituko dena. Lointek Gernika Bizkaiak Multzoen fasera sailkatu nahi du eta horretarako Namur Capitaleri irabazi beharko dio kanporaketan. Aurreneko partidua astelehen honetan 20:00etatik aurrera eta itzulerakoa urriaren 11an 20:00etatik aurrera Belgikako lurretan.

Belgikarrek 10 denboraldi jarraian daramate EuroCup-a jokatzen eta lehen mailako jokalariak dituzte. Belgikako selekzioko hautatzailea dute entrenatzailea eta Hanne Mestdagh bere alaba ere talde protagonistetako bat da. Britney Jones  eta Natalie Butler jokalariek zeresana emango dute.

 

Sarrerak leihatilan jaso ahalko dituzue eta prezioak honakoak izango dira:

Nagusiak: 10 euro
14 urtetik beherakoek: 3 euro
Bazkide nagusiak: 5 euro
14 urtetik beherako bazkideak: dohainik

Malostera hurbildu ezin duzuenok GERNIKA KESB taldeak youtuben duen kanalean streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzue:: CANAL TV GERNIKA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak