[box]Larunbat honetan otsailak 10, Zornotzako Topaketa ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Larre Kiroldegian. Saskibaloiaren festa hau, oraindik lehiatzen hasi ez diren txikienei dago zuzendua, Saski Eskoletan eta Premini mailetakoei hain zuzen. Guzti hau posible da Amorebieta_Etxanoko Udala, Ametx, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bilbao Basket, Alzola BAsque Water eta Lacturaleren laguntzari esker.[/box]
Saskibaloia ondo pasatzeko jarduera osasuntsu bezala ulertzen dugu, lehiaketa albo batera utziz. Guztiek irabazi behar dute, euskara hizkuntza naturala bihurtuz. Generoak ez du garrantzirik, modu naturalean jokatzen da eta gurasoak ikusle soilak ez ezik, parte hartzaileak ere badira. Hori da azken batean Zornotzako Topaketa.
Txikienek hartzen dute parte. 2012,2011,2010,2009 eta 2008an jaiotakoak. Beraiengan kirola eta saskibaloia sustatu nahi dugu. Kirola eta lehiaketa elkar lotzeaz gain, saskibaloia osasunarekin eta kirolarekin lotzea nahi dugu.
Topaketa 10etan hasiko da eta 15etan bukatu. Umeek 3×3 formatuan jokatuko dute eta ez da markagailurik egongo. Saski eskolakoen partiduek 10 minutuko iraupena izango dute eta Preminiek 15ekoa. Talde askoren artean jokatzea nahi dugu, elkar ezagutzea eta ondo pasatzea kiroltasunez.
Partiduak, lehiaketak, sariak, parrillada eta Amarrumagik-ek emandako magia show bat egongo da.
Guztira 23 talde izango dira, besteak beste San José de Basauri, BSK, Ibaizabal, Kirikiño, Maristas, Begoñazpi, Tabirako, Tabirako Jesuitak, eta baita gonbidatu berezi bat ere: Laudio Sugarrak. Etxeko taldea den Zornotza ST ere bertan egongo da..Guztira 125 ume baino gehiago saskibaloi egun zoragarri bat pasatzeko asmoz.