EUSKAL LIGAK: Bizkaitar Derbi Ugari Loiola (EJ), GetxoSaski (GJ), Bilbao Unamuno (GK) eta Gernikarentzat (EK)

EUSKAL LIGAK: Bizkaitar Derbi Ugari Loiola (EJ), GetxoSaski (GJ), Bilbao Unamuno (GK) eta Gernikarentzat (EK)

Jardunaldi interesgarria izan dugu Euskal Ligan. Loiola Indautxu Emakumezko Juniorretan eta Getxosaskin Gizonezko Juniorretan derbiak irabazi zituzten Tabirakoren aurka. Kadeteetan beste bi derbi izan ditugu, Bilbao Unamunok Limpiezas Al Garbiri (Ibaizabal) erraz irabazi dio eta Gernikak lan asko eginda irabazi dio Loiolari.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Gernikak 63-70 irabazi zuen Azkoitian. Aranurrek defentsan arazo asko izan zituen eta eraosan ez ziren fin ibili. Gaizka Barearenek bikain erantzun zioten Aranurren hirukoei.  Atsedenaldira 32-32 iritsi ziren.40. minutuan 56-56koa ageri zen markagailuan eta luzapenean Gernikak ideia argiak erakutsi zituen eta 7-14ko partzial bati esker garaipena lortu zuen.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Etxeko taldeak izan dira nagusi maila honetan. Getxosaskik hirugarren garaipena lortu zuen Tabirakoren aurka 84-48 eta A1erako borrokan jarraitzen du. Bilbao Unamunok 96-59 irabazi zion M.Unibertsitatea taldeari. Bilbotarrek garaipen gehiago behar dituzte helburua lortzeko.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Talde handien arteko derbia maila honetan. Loiola Indautxu aurretik zen sailkapenean, baina Gernikak 62-45 irabazi zuen Malosten. Gernikarren bi bolada on izan zituzten eta Bilbotarrek ezin zioten erantzun.  Hori bai, Loiolak aurretik jarraitzen du sailkapenean. Bilbotarrak bigarren postuan daude eta Gernikarrak hirugarrenean.

La Salle Bilbaok 47-37 galdu zuen Movilteck (47-37) taldearen aurka eta asko zaildu zaio A1erako sailkatzea.

GIZONEZKO KADETEAK

Bilbao Unamuno nagusitasunez irabazi zion (123-36) lehen Construcciones Armeti izena zuen Limpiezas Al. Garbi taldeari. Hasierako 30-4koak partidua nondik nora joango zen adierazi zuen. Bilbotarrak Fundación eta Easoren erritmoa jarraitzen dute sailkapenean. Loiola Indautxuk hirugarren garaipena lortu zuen jarraian (89-68) Fundación 5+11 Izagabe taldearen aurka. Bizkaitarrak laugarren posturako hautagai nagusiak dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak