BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Dosa Salesianos lidertzan Gizonezko Juniorretan

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Dosa Salesianos lidertzan Gizonezko Juniorretan

Bost jardunalditan lidertzan bakarrik jartzea ez da erraza, izan ere Bizkaiko Liga Berezietan berdintasuna da nagusi. Momentuz Dosa Salesianos da gainontzeko taldeekiko abantaila hori lortu duen taldea, Gizonezkoen Junior mailan La Salleri 76-67 irabazi ondoren. Barakaldokoak lidertzan daude.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Berriz ere etxekoak izan ziren A1ean partidu batean izan ezik.  Leioa SBT-k Ibaizabaleri 52-59 irabazi zion Galdakao eta sailkapenean aurre hartu dio. Nahi Mongeren Berrio Otxoak lehendabiziko garaipena lortu zuen Leioa 1 taldeari 85-74 irabazita. Padurak bere bigarren garaipena lortu zuen Unamunoren aurka nagusitasunez 79-82. Bukatzeko Dosa Salesianosek La Salleri irabazi zion. La Sallekoek lehendabiziko porrota jaso zuten eta Dosa Salesianosek partidurik galdu gabe jarraitzen du.

Partidu nagusia aipatu berri dugu Salesianos eta La Salleren artekoa izan zen jardunaldi honetan.

La Salle hobeto hasi zen partiduan, batez ere erasoan. Horiek etxekoek galerez baliatu ziren eta gehiago izan ziren 16-28. Baina Iker Martinezenek ondo erantzun zuten. Atsedenaldiaren atarian barakaldarrek 5 puntura hurbildu ziren baina atsedenaldira 37-44 iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean etxekoen bolada onak jarraitu zuen. Pixkanaka intentsitatea areagotzen joan zen.Barakaldarrek Deustukoak baino gehiago izan ziren hirugarren laurdenean 26-13ko partziala lortuz. Azken laurdenean Deustukoak saiatu arren, etxekoek ondo mantendu zituzten abantailak 76-67.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Emakumezkoen gazte mailan A1eko gizonezkoetan geraturikoaren aurkakoa eman zen. La Salle izan zen etxean irabaztea lortu zuen bakarra, 2 puntuko aldearekin 65-63.  Askartzak 46-49 irabazi zion Getxosaskiri eta sailkapenean izandako berdintasuna hautsi zen. Mungiak Xabi Martinen Unamunori irabazi zion. Bukatzeko padurak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salesianosen aurka. Etxean irabazi ezik jarraitzen diu Ivan Gilen taldeak.

GIZONEZKO KADETEAK

Gizonezko kadeteetan etxeko eta kanpoko taldeak  Multzoko partidurik desorekatuenean Escolapiosek erraz irabazi zion Loiola Indautxuri azken sailkatuari 75-52. Etxeko beste garaipena Leioak lortu zuen Kandelazubietan Patronato Maristas taldearen aurka 80-48. Santurtzik ere garaipena lortu zuen Tabirako Baque taldearen aurka. Durangarra partidua iraultzetik gertu egon zen. Bukatzeko Unamunok etxetik kanpo irabazi zion Getxosaskiri eta ez du erosotasunik aurkitzen bigarren fase honetan igoera kruzeak jokatu ondoren.

EMAKUMEZKO KADETAK

Emakumezko kadeteetan, Durangoko bi liderrek garaipenak lortu zituzten. Tabirako A ESP_k Landakon 51-39 irabazi zuen Unamunoren aurka. Tabirakoren beste taldeak erraz irabazi zion Escolapiosi 25-67. Moyuakoek baja ugari izan zituzten eta larrutik ordaindu zuten.  Agulas Salesianosek intentsitate handia erakutsi zuen eta bere nagusitasun fisikoa baliatu zuen Leioari 66-25 irabazteko Deustun. Endika Jimenezen Berrio Otxoak pasa den astean jasandako kolpeari buelta eman zion Getxosaskiri 33-60 irabazi eta sailkapenean  berdinduta.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak