BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: etxetik kanpo jokatzen zuten talde gehienak nagusitu dira

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK:  etxetik kanpo jokatzen zuten talde gehienak nagusitu dira

Maila Berezietako Ligak oso lehiakorrak izaten ari dira. Berdintasuna da nagusi eta talde guztiek irabazi ditzakete partidu guztiak. Asteburu honetan etxetik kanpo jokatzen zuten talde gehienak nagusitu dira.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Berdintasuna eta emozioa dira nagusi maila honetan. Dosa Salesianos da garaipenik gabe dagoen talde bakarra. Oraingo honetan, Ivan Gilen taldeak 41-60 galdu du Zornotzaren aurka etxean.La Sallek Mungian 52-58 irabazi zuen eta liderrarekin berdinduta jarraitzen du. Askartza dago horiekin berdinduta Unamunori 43-24 irabazi ostean. Bukatzeko Padurak ondo jokatu zuen etxean eta 52-29 irabazi zion Getxosaskiri.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Ezuzteko bakar batek sailkapenean aldaketa nabarmena sortu zuen. Nahi Mongeren Berrio Otxoak la Salleri irabaztea lortu zuen pronostiko guztien aurka, izan ere orain arte La Sallek bi partidu baino ez zituen galdu. Santutxukoek 68-64 irabazi zuten, bigarren garaipena lortuz. Unamuno eta Dosakoen artean ez zen inolako sorpresarik izan era 31-85 bukatu zen. Leioa ESP-k garaipena lortu zuen bere kantxan Paduraren aurka eta bigarren postuan dago porrot bakarrarekin. Leioako beste taldeak 50-71 galdu zuen Ibaizabalen aurka.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Lau partidutik hirutan kanpoko taldeak irabazi du maila honetan. Unamuno eta Escolapiosen arteko partidua izan zen salbuespena,60-41. Tabirako Baque ESP-k erraz irabazi zion Aguilas Salesianos taldeari 38-69. Bere aldetik, Berrio Otxoako neskek laugarren postua lortu dute Kandelazubietan irabazi ondoren. Bukatzeko jardunaldiko partidua Gobelan ospatu zen, non Getxo Tabirako Baque A ESP talde liderraren aurka galdu zuen.

Getxotarrek gogo handia erakutsi zuten hasieratik eta 2-4 puntutako aldeak lortu zituzten. Arri eta Cuadra Getxotarrak bikain hasi ziren baian Cifuentesek erantzun bikaina eman zuen, baina lehen laurdenean eskuinaldekoak izan ziren nagusi 15-6. Tabirakok erasoan dituen arazoak albo batera utzi eta partiduko erritmoan bete betean sartu zen. Atsedenaldira arte berdintasuna izan zen nagusi, talde biek saskiratzeak sartuz. Ansola durangarrentzat eta Cuadra getxotarrentzat izan ziren protagonista. Atsedenaldian 30-21.

Durangarrek defentsan lana areagotu zuten baina ondo erantzun zuen Arrik saskiratze batekin eta hirugarren laurdeneko 7. Minuturako 11 puntuko aldeak eman ziren. Urdinek orduan 2-7ko partziala lortu zuten eta azken 10 minutuetan dena erabakitzeko geratu zen.  Durangarrak 5 puntura arte hurbildu ziren baina Getxotarrek berriz ere ondo erantzun zuten 2-11ko partzial batekin eta garaipena lortuz.

GIZONEZKO KADETEAK

Talde bakarra izan da gai maila honetan etxeko partidua irabazteko. Patronato Maristasek 75-56 irabazi zion getxori. Unamunok ezustekoa eman zuen Escolapiosen aurka Moyuan jokaturiko partiduan,3 puntuko aldearekin nagusituz. Iñaki Sedanoren Leioak garaipen garrantzitsua lortu zuen Santurtzin, bigarren partean bikain erreakzionatu ondoren. Bukatzeko, Tabirakok bere laugarren garaipena lortu zuen Indautxun Loiolaren aurka 68-74.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak