EUSKAL LIGAK: Loiola Gizonezkoen Kadete mailan eta Gernika Emakumezkoen Junior eta Kadete mailan, talderik indartsuenak

EUSKAL LIGAK: Loiola Gizonezkoen Kadete mailan eta Gernika Emakumezkoen Junior eta Kadete mailan, talderik indartsuenak

Jardunaldi interesgarria bizi izan genuen pasa den asteburuan Euskal Ligetan. Gizonezkoen Junior mailan ez genuen garaipenik jaso, Emakumezkoen Junior mailan gauzak pixka bat hobeto joan ziren, Gizonezko Kadeteetan Loiolak eta Bilbao Unamunok momentu onean daudela erakutsi zuten eta Emakumezkoen Kadete mailak Gernika KESB nagusi izan zen.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Jardunaldi kaxkarra gure taldeentzat. Bilbao Unamunok porrota jaso zuen, eta ez hori bakarrik, average oso zaila jaso zuen Donostian, izan ere 83-52 galdu zuen Easoren aurka. Bilbotarren lehendabiziko porrota. Tabirakok ere ez zuen zorterik izan eta hirugarren porrota jaso zuen jarraian, 56-54 Mondragon Unibertsitatearen aurka.

A2

Zirokontrol GetxoSaski eta Loiola Indautxu ez ziren izan gai beraien partiduak irabazteko. Horibeltzek 67-64 galdu zuten ISBren aurka eta Gorritxoek 69-77 liderraren aurka.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Berdintasun handia Emakumezkoen Junior mailako tituluaren  borrokan. Lau talde daude sailkapen buruan bi garaipen eta porrot bakarrarekin. Beraien artean da Gernika KESB. Gernikarren 73-69 irabazi zioten Ibaetari luzapenean. Donostiarra kondo hasi ziren baina gernikarrek ondo erantzun zuten eta nagusi izan ziren markagailuan azken laurdenera arte, non gipuzkoarrek hirukoekin asmatu zuten. Luzapenean etxekoen alde geratu zen partidua, aurkariak baino huts egite gutxiago egin zituzten.

Badirudi Tabirako Baqué A taldeak lehen faseko joko ona galdu duela eta 40-48 galdu zuen Aranur taldearen aurka Landakon.

A2

Maila mantentzeko leian Loiola Indautxu taldea oso indartsu dago eta liderra da San Viator taldeari 76-41 irabazi eta gero. Jardunaldiko derbia La Salle Bilbao eta Construcciones Zamakoak jokatu zuten eta Galdakaozyarrek Euskal Ligako lehen garaipena eskuratu zuten 50-54.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Loiola Indautxuk garaipen berri bat eskuratu zuen, oraingoan Takeren aurka 59-41. Garaipen honekin sailkapen buruan dira bakar bakarrik eta average ezin hobeekin. Bilbao Unamuno ere bide onetik doa, Fundación 5+11 talde indartsuari 76-69 irabazi eta gero.

La Salle Bilbao ezin izan zuen bere partidua irabazi. Talde Bilbotarrak saskiratzeko arazo asko aurkitzen ditu. Euskal Ligarako saltoa garesti ordaintzen ari da baina garaipena geroz eta gertuago du. Easoren aurka 49-40 galdu zuen.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

La Lasee Bilbao Lauko Finalean izatetik urruntzen ari da, baina oraindik ez dago dena esanda. Matematikoki aukera asko daude oraindik eta jokoan hobekuntza bat lortu da. Mondragon Taldeari galdetzea baino ez dago, gipuzkoarrek asko sufritu zuten deustukoei irabazteko 53-63. Gernika KESB gorako bidean jarraitzen du eta 67-59 irabazi zion Easori.

A2

Maila mantentzeko borrokan Loiola Indautxuk ez du aurkaririk. Esasa Araskiri 37-43 irabazi zion Gasteizen eta oraindik ez dute partidurik galdu. Tabirakok 61-70 galdu zuen Garoa Araskiren aurka. Paules Dyper Uniformes taldeak 76-61 galdu zuen Askatuak taldearen aurka.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak