(ARGAZKIA: Ángel Grande) Orokorrean partidu zailak izan dituzte talde bizkaitarrek Euskal Ligetan bi derbirekin. Emakumezko kadeteetan Tabirako nagusi eta Emakumezko Juniorretan Indautxu, Loiola eta Gernikaren aurka hurrenez urren.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Bizkaitarren arteko partidua izan genuen Malosten eta Loiola Indautxuk erraz irabazi zuen. Bilbotarrak bikain hasi ziren, Portilla eta Maurazak 3-9koa lortu zuten hasi eta jarraian eta gernikarrei atzetik joatea behartu zieten. Jaurtiketa libreetako lerrotik asmatzen jarraitu zuten aldeak 7-24 ra igoz lehen laurden amaieran. Etxekoek defentsan hobetu egin zuten eta markagailuan 28-32ra hurbildu ziren. Loiolak hiruko bati esker arnasa hartu zuen atsedenaldia baino lehen, 28-35.
Gernikarren ahaleginek ordea ez zuten gehiagorako eman. Loiola hobea zen eta etxekoek ezin izan zuten talde bilbotarra gelditzeko formula aurkitu. Amaieran 52-81.
Horrez gain, multzo honetan Tabirako Baque taldeak 85-41 galdu zuen Electro Alavesaren aurka. Loiolak sailkapen buruan jarraitzen du.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Lan zaila zuten aurretik talde bizkaitarrek. Zornotzak 13 minutuz baino ez zioten eutsi Fundación 5+11 taldeari (95-49), Loiola denbora osoan atzetik joan zen markagailuan Takeren aurka (55-78) eta Bilbao Unamunok ezer gutxi egin ahal izan zuen Alter Consulting taldearen aurka (39-85).
EMAKUMEZKO KADETEAK
Tabirako Eta Loiolaren arteko derbiari esker, bizkaitar talde batek garaipena lortu du maila honetan. Lehen 30 minutuak orekatuak izan ziren oso- Azken laurdeneko lehen 3 minutuetan 12-0eko partzial bati esker gorritxoen esperantzak ezerezean geratu ziren.
CADETE MASCULINO
Multzo honetan ez da inolako poztasunik izan gure taldeentzat. Unamuno izan zen hurbilen egon zena, nahiz eta 8-27 galtzen hasi. Eneko Izkarak hirukoa lortu zuen minutu baten faltan eta 70-79 jarri ziren. Baina ezin izan zuten partidua irauli eta amaieran 72-75 Mondragon Unibertsitatea garaile. Loiola Indautxuk aukera gutxiago izan zituen Cafes Aitona taldearen aurka (78-53). Hirugarren alurdenean bilbotarrek aukera guztiak galdu zituzten. Getxosaskik ere ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Fundación 5+11 A taldearen aurka. Amaieran 92-57.