NAZIONALAK: Talde bizkaitarrek finalerdietan galdu dute. Gizonezkoen Lehen Mailako Fasea Getxon

NAZIONALAK: Talde bizkaitarrek finalerdietan galdu dute. Gizonezkoen Lehen Mailako Fasea Getxon

Pasa den asteburuan interes-puntu asko zeuden gure taldeentzat maila Nazionaletan. Emakumezkoen lehen maila, Gizonezkoen Bigarren mailan eta Emakumezkoen bigarren mailan talde bizkaitar bat izan genuen bakoitzean igoera faserako lehian, baina guztiek galdu zuten finalerdietan. Gizonezkoen lehen mailan azken jardunaldi bizia jokatu zen, non Getxok bigarren bukatu zuen eta asteburu honetako igoera fasea etxean jokatuko dute. Bertan izango da baita ere Deustuko Unibertsitatea Loiola taldea.

EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA

Ausarta Barakaldok etxean jokatzen zuen LF” mailarako igoera faseko aurrekoan. Easo Roxtec izan zuen aurrean eta Alberto Cearenak bikain hasi ziren 12-4. Lehen laurdena bukatzear zela, donostiarrek saskiratzea lortu zuen eta hortik aurrera etxekoei lana gogotik eragin zien. Bizkaitarrak aurretik izan ziren arren, ez ziren gai izan partidua erabakita uzteko 51-51ko markagailuarekin jabetza ez baitzuten aprobetxatu. Easok ere ez zuen asmatu. Luzapena. Luzapenean Miren Adarragaren hiruko batek erabaki zuen partidua donostiarren alde,61-65.

GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA

Giro bikaina izan genuen Mungian baina berriz ere luzapenak talde bizkaitarra zigortu zuen. San Prudencio izan zen etxekoen aurkaria. Iker Añonen taldea oso ondo irten zen Jon Garcia bikain baten lidertzarekin. Gasteiztarrek defentsan erakutsitako alternantziek bizkaitarren huts egiteak sortu zituzten, baina ondo eutsi zioten. Atsedenaldian 35-34. Bigarren zatian partidua hautsi ezinik zegoen, 59-62. 9 segundoren falta San Prudenciok alboko sakea atera zuen erasoko zelaian eta bi paseren ondorioz baloia Pueblarengana iritsi zen. Hirukoarekin asmatu zuen eta luzapena lortu. Luzapenean San Prudencio hobeto aritu zen, gehiago asmatu zuen eta Mungiarren ezin izan zioten kolpe gogorrari aurre egin.

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILA

Leioa SBT taldeak Nafarroa aldera joan behar izan zuen Lehen Mailarako txartela lortzeko baina finalerdietan galdu egin zuen. Bazirudien Leioarrak ondo sartu zirela partidura baina San Ignaciok partidua berdindu zuen. Saskiratzeei dagokionez, talde biek asko huts egin zuten. Atsedenaldian 19-17 eta azken uneetan 45-42. Leioak berdintzeko aukera izan zuen baina ez zuen asmatu eta San Ignacio da aurrera egin duena.

GIZONEZKOEN LEHEN MAILA

Emozioz beteriko amaiera izan du Gizonezkoen lehen mailak. Berdintasuna izan da nagusi eta hiru taldeen averageek erabaki dute  berdindutako 6 taldeetatik zeintzuk izango diren Igoera Fasea jokatuko dute hiruak. Getxok irabazi beharra zeukan eta erraz gailendu zen Valle de Egües taldearen aurka 43-100. Bigarren bukatu dute sailkapenean eta Fasea antolatzeko eskubidea ere berea da. Igoerako lehian egongo da baita ere Deustuko Unibertsitatea Loiola, Disdira Bitxitegia taldeari  66-57 irabazi ondoren.Tabirako Baque kanpoan geratu zen. Sailkatu balitz, fasea antolatuko zuen baina azken segundoan Atleticok hirukoa sartu zuen eta durangarren aspirazio guztiak ezerezean geratu ziren 82-81.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak