Tabirakoren harrobian hezi eta pasa den denboralditik FC Barcelonan jokatzen duen Oier Ardanza bizkaitarrak Jordan Brand Classic torneo garrantzitsuko Europako finalean parte hartuko du. Mundu mailan izen handia duen torneo hay Bartzelonan ospatuko da Martxoaren 12an eta bertan izango da Ray Allen, NBAko jokalaria izandakoa.
Final honen aurretik, markak aukeratutako 40 jokalariren artean 3 Espainiar daude, Jaime Pradilla, Jorge Viejo eta Oier Ardanza bizkaitarra. 40 jokalari horiek goi mailako entrenamendua, instrukzioa eta lehiaketa biziko dute asteburuan zehar. Jokalari guzti hauek bere maila erakutsi nahi izango dute, izan ere multzo honetatik aukeratuko dira New Yorken ospatuko den Mundu mailako finalera joango diren 10 Europarrak. Talde teknikoan izango da Gannon Backer entrenatzaile esanguratsua, besteak beste Kobe Bryant, LeBron James edo Chris Paul bezalako jokalariekin lan egindakoa.
Urtez urte, partidu hau 16 urtez azpiko jokalariei zuzendutako torneorik garrantzitsuenetarikoa izan ohi da, bertara saskibaloi munduko ikuskatzaile eta ordezkariak joaten direlarik. Torneo honetatik NBAko izan nagusi asko irten dira, besteak beste Lebron James, Chris Paul edo Carmelo Anthony. Torneo honetan parte hartu zuten baita ere Nikola Mirotic Espainiarra edo Zizic, edota talde gorri-urdineko harrobiko Stefan Peno eta Nikola Zizic.