[box]XV Bizkaiko Saskibaloi Galako Fair Play sarirako proposamenak jasota, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak Patronato Kirol Elkarteak eginiko proposamena aurrera eramatea erabaki du, Nesken 2. Mailako Seniorretako Erandio SBT proposatuz. [/box]
“Otsailaren 24an Maristasen frontoian arratsaldeko 19:30etan jokatutako partiduan ohikoa ez den gertaera bat jaso zen. Patronatoko Marta Garrosek kolpe bat jaso zuen eta lurrean etzanda geratu zen mogitu ezinik, benetan larria zirudien gertaera jasoz. Anbulantzia batek ospitalera eraman zuen eta partiduak aurrera jarraitu zuen. Partidua amaitzeko 16 segundo falta zirenean Irune Artetxe Patronatoko jokalariak buruan kolpe bat jaso zuen eta lurrean konortea galduta konbultsioekin geratu zen.
Segituan Erandio SBT taldeko laguntzaileek min hartutako jokalaria artatu zuten eta taldea lasaitu zuten, horrelako bi gertaerak urduritasuna pizten baitu. Artetxe ere ospitalera eraman zuten anbulantziaz.
Jokalari biak ospitalean obserbazioan egon eta gero alta jaso zuten.
Erandioko taldeak arbitroari partidua bertan behera uzteko eskatu zion eta horrela jakinarazi ziguten guri ere. Partidua bertan behera geratu zen eta falta zena martxoaren 5ean jokatu zen. Erandio SBT eta Patronatok beste egun batean jokatzea adostu zuten inolako baldintzarik jarri gabe”.