[box]Joan den ostiralean, ESFren Hauteskunde Batzordeak behin betiko izendatu zituen Euskal Saskibaloi Federazioaren Batzar berriko kideak, eta, aldi berean, argi berdea eman zion Federazioaren lehendakaritzarako hautagaitzak aurkezteari. Hautagaitza horien epea urtarrilaren 22ra arte egongo da indarrean.[/box]
Hautagaitza helbide honetara bidali beharko da: secretaria@basketbasko.com
Lehendakaritzarako hautagaitza
Batzar Nagusi berriari dagokionez, kirol-klub edo -elkarteren batek bere ordezkaria aldatu nahi badu, eskabidea idazkari@basketbasko.com helbidera bidali beharko du 2021eko otsailaren 3a baino lehen.