Bizkaiko Saskibaloi Federazioko helburuen arten, saskibaloia erreminta sozial eta integratzaile bezala erabiltzearena dago. Hori dela eta, hilabete honetan “Zaindu Zire gorputza, zaindu zure burua “programaren edizio berri bat abiaraziko dugu. Programa hau Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du BizkaiaBasket Fundazioaren laguntzarekin.
Otsailaren 23 honetan “Zaindu zure Gorputza, Zaindu zure burua” programaren motibazio fasea ekingo dugu. Programa hau desabantaila soziala eta ahultasun egoeran dauden e eta Bilboko Caritasen Familia eta Gizarteratze programetan, konkretuko Elurra,Hargindegui eta Ekin zentroekin,parte hartzen duten emakumeekin garatuko da Bizkaian. Lehen fase honetan, elikadura ohitura osasungarriei buruzko hitzaldia eskainiko du Montse Perez Doktoreak. Hitzaldia Elurra zentroan ospatuko da Otsailaren 23an 11etatik 13etara.
Programaren bigarren fasean saskibaloi tailerra hasiko da Martxoaren 13an. Parte-hartzaileek entrenamendu saio batekin gozatzeko aukera izango dute egunero, guztira 9 entrenamendu izango direlarik. Entrenamendu hauek La Casillan eta Txurdinaga Kiroldegian ospatuko dira eta ume-zaintza zerbitzua izango dute.